Filosofia Olinpiada: Lauroko bost ikaslek hartu dute parte
Urtarrilean Filosofiako III Olinpiadak ospatu dira Euskadiko ikastetxeen artean. Aurtengo egoera dela-eta, online egin behar izan dituzte ikasleek haien iruzkinak, unibertsitatean elkartu beharrean.
Olinpiadaren gaia “Askatasuna edo segurtasuna?” galderaren inguruko hausnarketa izan da eta Lauroko ondoko ikasleek ere parte hartu dute euren lanak aurkeztuz: Naroa Loroño, Helen Zarragoitia, Itziar Rodriguez, Leire Mancisidor eta Telmo Tudiri. Martxoan izango da sari banaketa, eta emaitzak jakitean, euren testu interesgarriak gure aldizkari filosofiko digitalean argitaratuko ditugu. Une honetan, bestelako idatziak ere topatu ditzakezue bertan: ikusi Lauroko aldizkari filosofikoa, ESNATUZ!
Zorte on denoi!!
Euskadiko Filosofia Olinpiada 2018an sortu zen Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen eskutik, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Agora Elkartea eta REF-Red Española de Filosofíaren laguntzarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN