Filosofia Olinpiada irabazi du Garazi Ibasetak

Garazi Ibaseta Azkorra 2. mailako ikasleak Euskadiko VII. Filosofia Olinpiada irabazi du, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Otsailaren 21ean izan da sari banaketa, Gasteizen, eta Iñigo Martinez irakaslea eta olinpiadan parte hartu duten beste zazpi ikaskidek lagundurik bertaratu da Garazi.

Estatu mailako finalean izango da Garazi, Mallorcan, martxoaren 28-29 bitartean.

Zorionak Garazi!

Aurretik argitaratutako berria

Garazik gaztelerazko testua prestatu zuen iruzkinerako, baina jendaurreko aurkezpena euskaraz egin zuen Laratz Saria lortuz euskarazko aurkezpen onenagatik.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.