Filosofia Olinpiada: lau ikasle finalerako sailkaturik
Batxilerreko 10 ikasle eta DBH 4ko lau aurkeztu ziren Euskadiko V Filosofia Olinpiadara, Iñigo Martinez Peña eta Jone Ojea Totorikaguena Filosofiako irakasleek koordinaturik, eta lau sailkatu dira finalerako: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta.
Batxilerreko hiru ikasleak “Iruzkin” modalitatean (ikus beherago, gaia) izan dira hautatuak 83 lanen artean; eta DBHkoa, “Argazkilaritza”koan, 115 irudien artean (ikus behean). “Iruzkin” atalean aurkeztutako lanak laster egongo dira ikusgai Ikastolako Esnatuz aldizkari filosofikoan.
Zorionak egindako lanagatik eta zorte on denoi azken txanparako!