Geografia politikoa mintzagai DBH 3ko hitzaldian
Urriaren 4ean, DBH3ko talde guztiek hitzaldia jaso zuten Auditorium-ean, Gizarte Zientzien Mintegiak antolatuta, Gizarte ikasgaian lantzen ari diren GEOGRAFIA POLITIKOA gaian lagungarri izateko asmoarekin gauzatu zen.
Hizlaria Eusko Jaurlaritzako goi kargua da eta ikastolako gurasoa: Yurdana Burgoa Valtierra, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria.
Talde bakoitzarekin ordubetez egon, eta hitzaldian “EUSKADIKO ERAKUNDE POLITIKOEN EGITURA” gaiari heldu zion. Ikasleek Kontzertu Ekonomikoa, kupoa, Eusko-Jaurlaritza, Foru Aldundia, Legebiltzarra eta Biltzar Nagusiak, zergak eta aurrekontuaren banaketa eta gobernuaren barne-antolaketaz jabetzeko aukera izan zuten. Bideo eta aurkezpen bidez, kontzeptu tekniko konplexu eta iheskorrak modu ulerterrazean jorratu zituen, eta gure ikasleen kultura politikoa sakontzen lagundu ere.
Mila esker, Yurdana!