“Gerra gatazkak” aztertu ditu Xabier Madariagak Batxilerreko ikasleentzat

Abenduaren 13an “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi zikloko saio berri bat izan dugui. Xabier Madariaga Idirin kazetaria izan dugu 1. Batxilerreko ikasleekin, “Gerra gatazkak kazetaritzaren ikuspegitik” titulupean.

June Ezpeleta Larrazabal eta Peio Tagliavia Rodriguez izan dira saioaren aurkezleak, eta Xabierrek ikasleen galderei erantzun die.

https://twitter.com/Lauroikastola/status/1735696832729174140

Xabier Madariaga Idirinek (1981), bere ikasketak Lauro Ikastolan burutu zituen eta ondoren Nafarroako Komunikazio Fakultatean kazetaritza ikasi zuen. Esperientzia luzeko kazetaria da eta azken urteotan bere ahotik entzun ditugu nazioarte mailako albiste garrantzitsu asko, 12 urtez EITBn korrespontsal lanetan aritu baita zenbait herrialdetan, Jerusalem-en, Madrilen, Parisen, besteak beste. Azken hilabetean Cisjordanian izan denez bere testigantzaren bidez aukera izan dugu bertan gertatzen ari dena hobeto ulertzeko. Bere esanetan, kazetaritza bizitzaz ikasteko ogibidea da.

Lauro Ikastolari dagokionez, bertoko ikasle-ohia, gurasoa eta Eskola Kontseiluko kidea da.

Eskerrik asko gurera hurbiltzeagatik, zure esperientzia eta bizipenak azaltzera!

Gogoan izan Ikastolako familia eta ikasleek hitzaldi osoa ikusgai duzuela Ikastolako webgune pribatuko KUKULUMENDI atalean.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.