Baditugu Batxiler 1ean ekoiztutako piezen emaitzak eta hiru talde gailendu dira
Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoa jakintzagaien bitartez GESTAMP enpresarekin kolaborazioan burutu dugun proiektuak badu emaitzarik: parte hartu duten ikasle guztiek esekidura-beso gisa dabilen pieza diseinatu eta osotu dute.
STEAM proiektu honetan sortutako piezak Lauroko irakasle eta GESTAMPeko arduradunen artean kalifikatu dituzte eta hauek dira emaitzarik onena jaso dituzten hiru bikoteak:
1- Ibon Loidi eta Euken Galarraga.
2- Aitor Garabieta eta Alex Gamboa.
3- Jon Gorbeña eta Aritz Mendia.
Irailean, osasun egoerak ahalbidetzen badu, GESTAMP enpresara bisita egiteko aukera irabazi dute. Zorionak!