Giza-konpromisoa

Giza-konpromisoaren Planaren helburu nagusia ingurune sozialeko arazoak aztertu eta aldaketa sozialak bideratzen parte hartzea da, elkartasun lan eta kanpainen bidez.

Ikasturtero, hiru elkartasun kanpainetan parte hartzea erabakiko da, ikasleen elkartasun lanak bultzatu eta ziklo bakoitzean hitzaldiak bideratuz DBH eta Batxilerrean. Ohikoak dira:

  • Elikagaien Bilketa: urriaren 16n, Elikaduraren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Lotura Eskola Agenda 21ekin: “Kontsumo arduratsua”.
  • Arropa Bilketa: otsailaren 20an, Justizia Sozialaren Egunarekin bat eginez. Lotura Eskola Agenda 21ekin: “Berziklaketa”.
  • Ura Eskolarako Aukera: martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko egunarekin bat eginez, UNICEF lagunduz, “Nigerrerako tantak” kanpainan. Lotura Eskola Agenda 21ekin: “Kontsumo arduratsua”.

Elikagaien bilketa

Arropa bilketa

Nigerrerako tantak

Kanpainia orokor hauez gain, ziklo edota etapa bakoitzean, bere ezaugarrien eta aukeren arabera, beste ekintzak ere bideratuko dira: tapoi eta zilarrezko-paperaren bilketa, …

Proiektuaren helburuak, etapetan:

Haur, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat:

  • Ikasleak giza eskubideen baloretan hezitu.
  • Gizartean ematen diren desberdintasunei buruz hausnartu.
  • Gizaki guztiek uneren batean besteen laguntasuna behar dutela ohartu.
  • Egoera larrian dauden pertsonak lagundu behar direla bereganatu.
  • Eurek sobera dituzten arropa, janari, jostailuak… beste pertsona batzuk behar dituztela konturatzea.
  • Beste batzuk lagunduz, gure planeta ere zaintzen dugula ohartzea.

Batxilerreko ikasleentzat:

  • Beste gizarte bat posible dela konturatzea.
  • Hurbileko gizartean dauden beharrizanez ohartzea.
  • Inguruan dauden elkartasun lanak egiteko aukerak ezagutzea eta inplikazioa bilatzea.

Beste kolaborazio batzuk:

Elkartasun merkatua
(Lehen Hezkuntzan)

IMGP2882

Aunar
Taper solidarioa

Kanpainia puntualak:

  • Gaixotasun arraroen eguna, otsailak 20: FEDER elkartearen kanpainarekin bat egin.
  • “Mechones solidarios” kanpainaz informatu Batxilerrean: minbizia duten pertsonentzako ileordeak egiteko ilea batzen duen elkartea. WEBGUNEA.
  • “Libu”rekin elkarlana: Zubietxe elkarteak bultzaturik, bigarren eskuko liburuak saltzen dituen “Libu” liburudendari donazioa egin. LIBU WEBGUNEA.
  • Lehen Hezkuntzako Gabon eta Inauterietan burutzen diren ekitaldietako diru-sarrerak, GKE ezberdinetara ematen dira, 6. mailako ikasleen erabakiz: Down sindromea, Stopa FA, Aspanovas, etab.
  • Amiarte erakusketak.
  • “SED Afrika”ri arropa donazioa.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.