Gontzal Mendibil izan dugu Ikastolan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin kantari
Aste honetako Euskararen Egunaren harira burututako jardueren artean, abenduaren 4ean Gontzal Mendibil kantaria izan dugu Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko ikasleekin.
Gontzal Mendibilek gabon kantak abestu ditu ikasleekin batera. Kantak “Gau Magikoa, Kai, Mai, Koa” bere antzezlanekoak izan dira, ikasleek aurretik ezagutu eta entsaiatu dituztenak, hain zuzen. Antzezlan hau, abenduaren 15 eta 16an Arriaga Antzokian izango da eta familia osoarentzako musika ikuskizuna da.
Mendibilek azaldu izan duenez, musikala haurren irudimena sustatzeko sortua da, bai eta gazteenek honelako antzezlanak euskeraz ikusteko aukera izan dezaten ere, neska-mutil gehienak euskaldunak izan arren ikusten dituzten musikalen %90 gazteleraz baita.