Orientabide zerbitzua:
Lauro Ikastolak badu talde orientatzailea, ez bakarrik ikaslea orientatuko duena, baizik eta tutore eta irakasleei ere ikasleen arazoen trataeran lagunduko diena, irakasle talde osoak, eta ez tutoreak soilik, lagundu behar baitu ikaslearen garapenean, orientabidean eta ikasketa prozesuan.
Orientabide Saila Lauro Ikastolan integratuta dagoen baliabidea da eta bere lana hezkuntza ikuspegitik abiatzen da.
Orientabidearen arduradunak dira Iratxe Elorriaga eta Ane Garbisu Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Ane Ibarrola eta Oihana Basterretxea DBH-Batxilerrean. Zerbitzu hau bi laguntza-irakasleekin eta bi auxiliarrekin osotzen da.
Planak zeri erantzuten dio:
- Ikasleen aniztasunari.
- Ikasle guztien garapen akademikoa eta pertsonalari.
Nola erantzuten dio:
- Lan sistematikoa eginez, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten agenteen bitartez (irakasleak, tutoreak, mintegiak…). Ikasgelan, ikaslearengan islatu behar da.
- Etikan eta baloreetan oinarrituta.
Oinarriak:
- Banakotasuna: interes, gaitasun, motibazio… desberdinak.
- Integrazioa: pertsonala, intelektuala, gizartekoa, afektiboa…
- Prebentzioa: arazoak sor ez daitezen.
- Garapena: ikasle guztiena.