Hezkidetzaren aldeko jarduerak Ikastolan

Lauro Ikastolak hezkidetzaren aldeko apostu sendoa egiten du, indarkeria matxista sekula emon ez dadin. Horretarako, jarduera bereziak burutu ditu etapetan, gure ikasleen artean horren kontzientzia sor dadin:

image1Haur Hezkuntza: lau puntu more jarri eraikineko sarreretan, eskulan moreak egin dira txikienekin, “Derrigorrez musurik ez” ipuina landu eta “Emakumeen eguna: neska eta mutilen arteko errespetua” gaia gelan landu.

Lehen Hezkuntzan: Hezkidetzarekin erlazionatutako bideoak ziklo/maila bakoitzerako, “Aljebrijeak” ipuinaz lotutako jarduerak, puntu morea geletan eta topagunetan, gaurko eguneko esanahiarekin lotutako hitzak, sentimenduak, esaldiak post-it-ean idatzi eta puntu morearen aldamenean itsatsi, gaiarekin lotutako 20 panelen erakusketa.

IMG_2262DBHn: gure gazteen arteko horren argiak ez diren indarkeria matxistak identifikatzeko kartelak egin eta erakutsi, 1. eta 2. mailetan bideoak ikusi eta gaiari buruzko debatea, eta DBH 3n klase hasieran aipamenak egin eta ikasleek Ikastolako M8 twiter kontua jarraitu duela hilabete bat.

Batxilerrean: jolastorduan bideo forum eta eztabaida antolatu da eta ikasle ugarik parte hartu du, bandera morea eskegi eta ikasle eta irakasleak animatu morez jantzita etortzeko. Gela guztietan kartelak kokatu dira.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.