Hiru aipamen Lauroko ikasleentzat Zientziaren Azokan

Larunbatean, apirilak 21, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ospatuko zen Bilboko Plaza Barrian. Lauro Ikastolako bost taldek eraman zituzten euren proiektuak, DBH eta Batxilerrekoak, eta hiruk aipamen bereziak lortu zituzten:

Batxillerra:

  • “Fruta zaborretik energiara: Laranja hodakinetik eta nola sortzeko prozesuaren azterketa”. Egileak: Malen Ibañez, Aitor Arrugaeta eta Negue Alonso. Saria: bisitaldia Nanogunera.

DBH 3:

  • “SLauter: Lauro ikastola, smart water school?”. Egileak: Ariana Molinos, Leire Pereda, Nerea Traspaderne, Unax Unzueta, Naroa Sanchez eta Lucia Chirapozu. Saria: urtebeteko suskripzioa Elhuyar-eko aldizkarira.

DBH 2:

  • “Metodo poligonalaz eta Montekarlo metodoaz pi zenbakiaren estimazioa”. Egilea: Ibon Loidi. Saria: bisitaldia Iruñeako Planetariora.

Aurkeztutako beste proiektuak izan ziren:

  • “Jennings proiektua: Hirietan oztoporik gabeko mugkortasuna sustatzeko software-a”. Egileak: Gorka Arginberri, Alesander Llabori, Ibai Balbas eta Iker Paternain.
  • “Diabetesarekin bizitzen”. Egileak: Leire Zarraga, Helen Zarragoitia eta Katalin Artigas.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.