Hiru finalista Filosofia Olinpiadarako
Aurten, Batxiler lehen eta bigarren mailetako zazpi ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak Euskadiko Filosofia Olinpiada-n. “Zer da aisia” gaia jorratuz.
Hiru sailkatu dira Euskadiko finalerako, Eibarren ospatuko dena, disertazioaren kategorian: lehen mailako Beñat Subinas Villanueva eta Garazi Ibaseta Azkorra; eta bigarren mailako Naroa Unzilla Higuero.
Aurten, gainera, estatu mailako finalera helduz gero, Bilbon izango da. Zorte on, eta zorionak egindako lanagatik!