Hiru ikasle sailkaturik estatu mailako European Youth Parliament-en parte hartzeko
Otsailaren 9tik 11ra bitartean, Batxiler 1. mailako sei ikasle izan ziren European Youth Parliament-eko (EYP) tokian-tokiko saioetan parte hartzen, Bilbon, Gorka Lozano irakasleak lagundurik:
- Alaitz Alonso Usabiaga
- Izaro Del Olmo Basagoiti
- Beñat Knörr Maradaras
- Uxue Ruiz Maroto
- Irune Salcedo Roque
- Markel Torrell Estébanez
Jorratu behar izan dituzten gaiak, beste ikastetxeetako kideekin, eta ingelesez, ondokoak izan dira:
- Polinizatzaile naturalen galera eta ondorioak. Ekiditzeko eta haien presentzia sustatzeko neurriak.
- Zuriketa berdea (Greenwashing): Kontsumitzaileak babesteko polititak eta enpresen erantzukizuna bermatzeko praktikak.
- Digitalizazioa: Europar Batasuneko erakundeetako eta biztanleen trebetasun digitalak hobetzeko proposamenak lehiakortasuna mantentzeko.
- Emakumeentzako higiene produktuen gainezko zergak.
- Hirigintza: 21. mendeko hiri jasangarriak diseinatzeko eta eraldaketa sustatzeko planak eta proposamenak.
- Oinarrizko Errenta Unibertsala.
- Itsaskien eskaintzaren igoerak suposatzen duen erronka Europar Batasuneko herrialdeentzat eta kontsumo arduratsua sustatzeko politikak.
Sei ikasle hauen artean, hiru izan dira aukeratuak hurrengo fasean parte hartzeko: Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel.
Zorionak!
European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan beste gazte batzuk ezagutuz, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.





