Hiru sari Elhuyar Zientzia Azokan!
Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak ekainaren 2tik 4ra Bilbon ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Amaia Perez, Oihane Uriarte eta Esther Atela irakasleen gidaritzapean. Esperientzia bikaina partekatu dute ikasleek beste ikastetxeetako kideekin eta hiru sari ekarri dituzte:
- Batxiler 1. Saria: “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” lanarekin, Italiako Zientzia Azokara joateko saria. Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero.
- DBH 3-4ko 3. saria: “Marterako bidaiariak” lanarekin, Granadako Zientzia Azokara joateko saria. Hegoa Hernando Akesolo, Markel Irizar Rodrigo, Eunate Krutxaga Gomez eta Lucía Uribe Lamadrid.
- DBH 1-2ko 1. saria: “Butroetxe” lanarekin, Cambreko Zientzia Azokara joateko saria. Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez, Oier Mayorga Baqueriza eta Ander Barcina Lopez.
Zorionak talde guztiei egindako lanagatik!