Ibai Osinaga musikariaren saioa izan dute “Euskara laborategiko” ikasleek
Musikariak Ikastetxean (NOLEGA) programaren barruan, urtarrilaren 16an Ikastolan izan dugu Ibai Osinaga musikaria.
“Euskara laborategia” jakintzagaiko ikasleek aukera izan dute euskal musikaz zuzenean gozatzeko eta musika nola sortzen den esperientzia praktiko batean ezagutzeko.
Euskal Kultura sustatzeko ekimen honek arrakasta handia du urtero. Espero dugu sortzaile bat edo beste animatzeko akuilua izatea!