Gure historia
Gure historia
1957 (13 ikasle)
Ikastolaren lehen hazia Bilbon, San Nikolas eleizako katekesian.
1966
Euskaltzaindiaren babesean, legezko baimena lortzen duen lehen ikastola: Resurreción Maria de Azkue, Bilboko Elkano kalean.
1970
“Gurasoen Kooperatiba” legezko formula hartzen duen lehen ikastola.
1973 (123 bazkide, 599 ikasle)
Lauro Ikastolako proiektuaren hasiera eta Loiura aldaketa.
1979 (900 bazkide, 1.385 ikasle)
Unibertsitate aurreko ikasketa guztiak euskaraz burutu dituzten Bizkaiko lehen hamabost ikasleak Laurokoak dira.
1988 (1.239 bazkide, 2.040 ikasle)
Bazkideen Batzar Nagusiak Eskola Publikoa izateko aukerari uko egiten dio eta ikastola Pribatu Kontzertatua bezala jarraitzea erabakitzen du.
1993 (1.265 bazkide, 1.926 ikasle)
Proiektu eleanitza: jakintzagaien ikas-irakaskuntza ingelesez DBHn.
2001 (1.225 bazkide, 1.816 ikasle)
“Behekosoloa” Gimnasio-Kiroldegi erakin berria.
2002 (1.228 bazkide, 1.847 ikasle)
Zilarrezko “Q” errekonozimendua lortzen du EFQM ereduaren arabera.
2003 (1.216 bazkide, 1.830 ikasle)
Juan José Ibarretxe Lehendakariak Batxilerreko eraikin eraberritua inauguratu eta Lauro Ikastolako lehen belaunaldiko 25. urteurrena ospatu zen.