Igerileku txikia eta Behekosoloko sarrera berriztatu dira
Gabonetako oporrak probetxatuz, Behekosoloko igerilekua berriztatu egin da, sarbidea hobetuz eta espazioa zabalduz. Albo batean zegoen pasalekua igerilekuari gehitu zaio eta orain igerilekuko azalera handitu egin da, erabiltzaile kopurua ere gehituz.
Halaber, Kiroldegiko sarrera egokitu egin da harrera espazioa hobetuz eta kafetegirako sarrera bakarra itxiz, hau da, kaleko sarrera zuzena.