Ikas-komunitateko hitzaldiak amaitu dira Lehen Hezkuntzan
“Euskara – Ikaskomunitatea” proiektuan parte hartzen dute Ikastolako guraso, senitarteko eta kolaboratzaileek Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan.
Hitzaldi hauen bidez, euskararen inguruko sentsibilizazioa eta motibazioa eragin nahi dugu, hizlariek gai ezberdinak jorratzen baitituzte, euren profesio edota afizioen inguruan, ikasleentzako euskaraz mintzatzen direnen eredu bihurtuz.
Eskerrik asko boluntario guztiei! Asko gozatzen eta preziatzen dugu zuen kolaborazioa!
Kolaboratzailea | Gaia |
Ortzi Ardeo | Piloto komertziala |
Arkaitz Carracedo | Minbizi-ikerlaria |
Anton Gandarias | Mundu-gerra eta kontzentrazio-ezparruak |
Isusko Mendizabal eta Floren Elgezabal | Suhiltzaileak |
Raul Onaindia | Gernikako bonbardaketa |
Mikel Bilbao y Marisa Urkiola | Sukaldearen kudeaketa |
Johana Ruiz-Olabuenaga | Esnekiak eta prozedurak |
Ziortza Sulibarria | Banketxe baten funtzionamendua |
Amaia Zabala | Ikerlaria |
“Aitamari” | Salvamento Marítimo Humano |
Jon Ander Agirrebengoa | Energia berriztagarriak |