Ikastolako Betabot taldeak parte hartu zuen “Zientzia Astea”ren inaugurazioan, Euskalduna Jauregian

Azaroaren 2an izan da Euskalduna Jauregian “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea”ren inaugurazio ekitaldia, Innobasque-k antolaturik. Iñaki Lopezek aurkeztu zuen honetan, irekiera Iñigo Urkullu Lehendakariak egin zuen. Hasierako hitzaldia Félix Goñi, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunaren eskutik heldu zen eta ostean gai ezberdinak jorratu ziren zientziarekin lotuz:

  • Josean Alija, Neruako sukaldaria.22691144146_6e5fc178be_b
  • Izaskun Astondoa, Astondoa pirotekniako zuzendari nagusia.
  • José María Bretos, EHUko Zientzia Fisikoetan doktorea eta Musika Akustika irakasle Musikenen.
  • Lauroko Betabot taldea: Ander Aguiriano, Jon Andoni Bretón, Sue González eta Asier Rementeria, Batxilerreko ikasleak.

Zientzilari eta ikertzaile gazteen ordezkariak izan ziren ekitaldi garrantzitsu honetan, Amaia Perez irakaslearen gidaritzapean. Euren ibilbidea eta aurkezpena euskaraz egin ostean, Betabot taldearen azken proiektua ingelesez aurkeztu zuten, mundu mailako Google-eko Moonbots lehiaketan finalera heldutakoa: Ilargian misioak betetzen dituen robota.

Zientziaren irakaskuntzari buruzko kritika zorrotza bota zuen Felix Goñik, baina gure ikasleek argi erakutsi zuten Ikastolan badagoela eta aurrera eramaten dela Zientzia ikasteko beste modu bat ere.

Talde honek aitortu duenez, “zientziari engantxatuta” daude eta aurten ere, Batxilerren dihardutela, proiektu berriak garatzen ari dira Amaia Perez irakaslearekin, “Ikerketa Lana” jakintzagaian.

Ikusi ikasleen aipamena DEIA egunkarian.

Ikusi berria Innobasqueren webgunean.

Argazki galeria osoa: Innobasque.

22701839542_47f05bfca5_b


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.