Ikastolako bi talde FLLko Euskadiko finalean

First Lego League-ko Euskadiko finala buruta da, aurten hiru egoitzetan, eta Laurori Deustuko Unibertsitatekoa egokitu zaio.

Lehiaketa honetan parte hartzen dugula 11 urte bete direlarik, Ikastolako bi talde aurkeztu dira, Lehen Hezkuntzako eta DBHko eskolaz kanpoko ekintzetakoak biak, eta 10-16 urte bitarteko kategorian parte hartu izan dute.

Lehiaketak, ohi denez, 3 atal izan zituen: robotarekin egin beharreko zirkuitua, ahoz defendatu beharreko proiektu zientifikoa eta baloreak sustatu. Aurtengo gaia “Hiri jasangarriak” izanik, Lehen Hezkuntzako taldeak, EKO-SHIT izenekoak eta lehiaketan gazteenetarikoak izanik, “Paperaren erabilera murriztu eta papera sortzeko prozesu berria” proiektua aurkeztu zuten. Ikasle-taldea, Paul Urbano eta Ane Omar irakasleak lagundurik bertaratu ziren.

DBHko taldeak, Jon Andoni Bretón monitoreak lagundurik, “Trafikoa bideratzeko sistema berriak” proiektua aurkeztu zuen.

Bestalde, Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako hamaika ikasleko talde batek ere parte hartu izan du, Junior kategorian (6-9 urte), gurasoek euren kabuz antolatu eta prestatutako proiektuarekin.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.