Ikastolako bi taldek hartu zuten parte Scratch Egunean, Bilbon

Aurten Scratch-en bitartez burututako proiektuak aurkezteko, Lehen Hezkuntzako 6. mailako 20 ikasle animatu ziren Bilbon ospatzen zen Scratch Egunean parte hartzera, euretatik 14 neska.

Hiru taldetan aritu izan dira aurkezpen kartela, animazioa, jokoa eta maketa prestatzen:

  • Scratchers: ITSASONTZIA + FAROA (programatuta mugitzeko) + Itsasoko maketa.
  • Enegenery Masters: IGOGAILU BAT (programatuta igon/jesiteko) + eraikuntza baten maketa.
  • Steam Girls:  DINOSAURO BAT (programatuta mugitzeko) + polea bitartezko maketa bat.

Animazioa eta jokoa egiteko SCRATCH programaziorako aplikazioa eta LEGO WEDOko piezak gehi beste materialak erabili izan dituzte (kartoiak, ariak, poleak…). Scratch egunean parte hartzeko bi talde aukeratu behar ziren, antolaketak hala eskatuta, eta zozketa bidez aukeratu ziren.

Egun honetako bideo bat gehitu dugu BIDEO GALERIAK atalean.

Proiektu hauek Lauroko Jaiak egunean ikusgai izango dituzue, LHko frontoian. Animatu eta bisita itzazue!

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Group” taldeak sortutako eta garatutako ideia da eta Lauro Ikastolak hasieratik hartu izan du parte, Euskadin 2011 urtean martxan jarri zenetik, alegia. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia, eta gertakari bakarrean batzen ditu partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.

IMG_2235 IMG_2238


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.