Ikastolako Energia Berriztagarrien Plana eredugarri, beste ikastetxeentzat

EEE-EVEko (Energiaren Euskal Erakundea) arduradunak Ikastolan izan dira gure Energia Berriztagarriak txertatzeko Plana ezagutzeko, erakunde honek ikastetxeentzat egin nahi duen Plan baten eredu eta oinarri bezala.

Haur Hezkuntzako eraikinean aurten burutu diren eraberritze lanak baliatuz, energia jasangarriak erabiltzeko instalazioak egin ditugu eraikinean, eta etorkizunean martxan jartzeko beste batzuk ere dagoeneko aurreikusita daude. Batetik, aeroterminako instalazioa egin da (Europar Batasunaren kofinantziaketa izan duena FEDERen bitartez) lurrean bero-irradiatzailea izateko, guretzat ere beste eraikinetarako esperientzia-pilotua delarik; eta bestetik, DBHn egin izan zen bezalaxe, euri-ura batzeko biltegiak jarriko dira laster, ur hau sistema sanitarioan erabili ahal izateko.

Bisitan, EEE-EVEko Alvaro Pérez de Laborda, Administrazio iraunkorraren ataleko arduraduna, eta Sergi Lopez Idiri, Energia Berriztagarrien eta Baliabideen Ustiapenaren Atalekoa, egon ziren, instalazioa egin duen Vaillant enpresako arduradun batekin, eta gure esperientzak eurekin partekatzeagatik oso eskertuta agertu dira.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.