Ikasturteko azken Euskal Egun Kulturalarekin amaitu zuten urtea Lehen Hezkuntzan

Ekainaren 19a azken klase eguna izan da Lehen Hezkuntzan eta ikasturteari amaiera emateko urteko hirugarren Euskal Egun Kulturala ospatu zuten.

Egun osoan zehar jarduera mordoa burutu zuten maila guztietako ikasleek: euskal abestien karaokea, hormairudia, udako euskal tradizioen bideo erakusketa, LH 2ko ikasleek jolasak euskeraz burutu zituzten LH 4 eta 6eko ikasleen aurrean, Euskarako tailerreko antzezpena izan zen ikasle finalistekin, bertso lehiaketa,… eta amaitzeko Erromeria denontzat: biribilketa, Txulalai, San Petrike, Ostarletza eta beste hamaika dantza!

Eskerrik asko denoi, eta datorren ikasturtera arte!

no images were found


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.