Gailu teknologiko eta irudien erabilerari buruzko jarraibideak:
Lehen Hezkuntza:
- Ikasleek, tutorearen berariazko baimenik gabe ezin dute ekarri ikastetxera aparatu elektronikorik, hala nola mugikorrak, MP3ak, MP4ak, kontsolak edo antzeko gailuak.
- Ikastolako ekitaldi eta ekintza ezberdinetan (jaialdiak, ibilaldiak, etab.) ikasleek edo beste pertsonek argazkirik edota irudirik grabatuz gero, irudi horiek modu egokian erabiliak eta tratatuak izango direla ziurtatzen dute.
Bigarren Hezkuntza:
- DBHn debekatuta dago sakeleko telefonoa erabiltzea. Ekarriz gero, amatatuta eta motxilan egon
behar da. Batxilerrean, mugikorrak amatatuta egon behar dira saio lektiboetan. - Entzuteko tresnek itzalita edo gordeta egon beharko dute, irakasleak horiek erabiltzeko baimena ematen
duenean salbu. - Garraioko zerbitzuetan eta Ikastolako lekurik ohikoenetan (pasabideak, jolastokiak, etab.), gailu horiek entzungailuak jarrita soilik erabili ahal izango dira, gainerakoak ez gogaitzeko.
Ikastola ez da baliozko tresnen arduradun egingo (mp3, telefonoa…).