“Industria erronka” programa amaitu dute Batxilerreko ikasleek
Apirilaren 10ean FVEM-ek (Federación Vizcaína del Ente de Metal) antolatzen duen Industria Erronkaren 5.edizioan izan ziren Batxilerreko ikasleak.
Goizez, gure ikasleek bi enpresa bisitatu zituzten, HAIZEA BILBAO Zierbenan eta INDEFUNSA Elorrion; eta ostean, BEC-era hurbildu ziren, orotara 900 ikasle inguru, bertan ospatu zen itxiera-ekitaldian parte hartzeko.
Ekitaldi hauen helburua gazteak Bizkaiko Industriara hurbiltzea da, arlo honetan egiten den lana ikusteko eta ezagutzeko, Euskal Herri mailan sektore honek daukan garrantziaz jabetzeko.


