Azaroaren 21ean Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea, eta egungo Eusko Jaurlaritzan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloan,“Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean.
Ane Iriondo Diaz eta Ander Iturri Madariaga ikasleek aurkeztu eta gidatu duten hitzaldian, Juan Ignaciok ezagutzaren amaigabetasunari buruz hitz egin du, ostean ikasleen galderei erantzunez: adimen artifiziala, zientzia eta erlijioa, zer eta zergatik ikasi, etab.
Batxiler 2. mailako ikasle hauen ardura handienetako bati buruz ere hitz egin dute, ondoko ikasketen inguruan, alegia. Argia da bere mezua: “Informatu zaitezte ondo, iturri ezberdinetatik” eta “Ez baztertu karrera bat zure benetako interesekoa bada, beste batek lana emango dizula uste baduzu”.
Juan Ignacio Perez Iglesias (1960), Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHU-UPVko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura ezberdinak izan ditu unibertsitate arloan. 2010ean Kultura Zientifikoko Katedra sortu zuen UPV-EHUn eta bertako zuzendaria izan duela gutxi sailburu izendatu duten arte. DIPC eta Jakiunde – Zientzia, Letra eta Arte akademiaren kidea ere bada, besteren artean.
Lauro Ikastolari dagokionez, bertoko gurasoa izandakoa da eta Kontseilu Errektoreko kide-ohia.
Eskerrik asko gure deialdiari berriz erantzuteagatik eta zure arduren artean guretzat tartea gordetzeagatik.
Gogoan izan Ikastolako familia eta ikasleen atalean grabatutako KUKULUMENDIko saioak dituzuela, eta bertan dagoela “Ezagutzaren mugak” hitzaldiari dagokiona.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
GABONETAKO MARRAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK
June Sanz Garcia, LH 1 María Gonzalez Zabala, LH 2