“Interneteko arriskuak” hitzaldia, Ertzaintzaren eskutik

Azaroaren 18an, astelehena, DBH1.mailako ikasleek interneten arriskuak eta horren inguruko prebentzio gakoak landu zituzten Ertzaintzak emandako hitzaldiaren bitartez.

Hitzaldiak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, chat ezberdinekin eta sare sozialekin lotutako arriskuak aztertzea; eta bestetik, haien erabilerarekin lotutako arazo eta delituak ezagutzea.

Ertzaintzako espezialistak aplikazio ezberdinetan egin daitekeena eta ezin dena egin azaldu zuen, eta adibide ezberdinak planteatu zituen, hala nola, pribatutasuna, irudiak, mehatxuak, profil faltsuak eratzea, etab. Ikasleek aplikazio hauek modu seguruan nola erabili ikasi zuten, kontuan izanik edozein ekintza sarean geratzen dela eta, ondorioz, horren erantzule direla.

Ikasleek interes handia erakutsi zuten gaian, eta hitzaldia oso gertukoa izan zen. Gai hauetan, prebentzioa da gakoa eta horrelako hitzaldiak tresna garrantzitsuak dira etorkizunean erabilera segurua bermatzeko.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.