Irteera birtuala Donostiako DIPC Donostia International Physics Center-era

Apirilaren 16an, Batxiler lehen mailako ikasleek irteera birtuala izan zuten Donostiako DIPC – Donostia International Physics Center-era.

Saio hauen bitartez, ikasleek DIPC ikerketa zentroak ikusi eta ikerlarien egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin. Zoom bitartez burutu zen topaketa birtual honi esker, ikasleek ikerlariekin zuzenean solasteko aukera izan zuten.

Topaketa hauen beste helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.