Jakin-mina programan parte hartu zuten ikasleek ziurtagiria batu dute Unai Rementeriaren eskutik
Aurreko ostiralean, maiatzak 20, Lauroko DBH4-ko bost ikaslek, Bizkaiko Foru Aldundian, Jakiundeko Jakin-Mina ziurtagiriak jaso zituzten Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik: Ane Garaizar Luengo, Ane Goikoetxea Oribe, Ekaitz Gorordo Rebolleda, Aitor Pedraz Serna eta Iñigo Sena Onaindia.
JAKIUNDE erakundearen zereginetako bat gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da. Hau dela eta, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, Jakin-mina jardueraren bosgarren edizioa antolatu dute aurten, unibertsitate aurreko ikasmailetan dauden gazteentzat: eskola-ordutegietatik kanpo, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programan parte hartu dute.
IKUS ESTEKA HONETAN argazki ofiziala eta berria.