Jantoki berriko lanak, amaituta
Jantoki nagusiko afora gutxitu eta ikasleen arteko segurtasun distantzia ahalik eta hoberen gordetzeko, osasun arduradunek adierazitako neurrien maximoak gaindituz, jantoki-espazio berria egokitu dugu, Batxiler eraikineko aterpean. Espazio hau aukeratu dugu, arduradun sanitarioek gomendatutakoaren arabera, hau da, jantoki nagusi eta sukaldetik hurbil dagoelako, bertaratuko diren ikasleen joan-etorriek ez dituztelako beste fluxu batzuk eragozten, instalazioa egoki garbitzeko erraztasunagatik eta aireztapen egoki baterako baldintzak betetzen dituelako.
Ikasturtea hasi denetik, eta ikusitako beharrizanen arabera, egoerara egokitzen joan gara, eta espazioak prestatzeko lanak burutu izan ditugu, beti ere, ikasleei zerbitzua eskaintzen genien bitartean: berotzeko sistema instalatatu da, ura eta bestelako hornidurak bertara eraman dira, altzairuak eta mahaien arteko manparak jarri dira, distantziak gordez. Azken esku-hartzea aterpeko espazioa leihate batekin ixtea izan da. Aldaketa hauek pertsonal gehiago kontratatzea ere suposatu du, ikasleak atenditzeko zaintzaile ratioa handitu delarik.
Jantokiko lan hauei, Batxiler eraikineko sarreran dagoen beste espazio bat gehitzen zaie: beheko solairuan zegoen IKT gela lekualdatu denez, espazio hau jolastoki, aisialdi eta irakur-gune bihurtu dugu, ikasleen bazkal-osteko denborarako espazioak gehituz.
Lan guztiak, ingeniari, arkitekto eta osasun arduradunek gainbegiratu dituzte.