Jardunaldi ederra Uraren Eguna ospatu eta Nigerrerako ur-tantak ekimenean parte hartzeko
Martxoaren 22an Uraren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, jardunaldi bereziak burutuko dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn aste honetan zehar.
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, esaterako, martxoaren 22an Herri Kirolak burutu dituzte, primeran pasatuz, gure kirolak praktikatuz eta horretarako diru-ekarpena eginez, euro bana ikasleko, UNICEF erakundeari emango zaiona, alegia.
Ekimen hau Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean txertatuta dugu eta Garapen Jasangarrirako bi Helburuei erantzuten die: 1., Pobrezia desagertzea; eta 2., Ur edangarria eta saneamendua.