Julita Berrojalbizen izena Bilboko kale bati jartzeko ekimena

Juan Mari Aburto Alkateak hala eskatuta, Udalak bilbotarrei aukera emango die bertoko kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Memoria Historikoaren Legea dela eta, Bilboko kale-izendegia aztertu da eta, besteren artean, Aita Remigio Vilariño kaleari aldatuko zaio izena.

Alkateak proposamen ezberdinak luzatu ditu, euren artean JULITA BERROJALBIZen izena jartzea, Lauro Ikastolaren sortzailea eta lehen zuzendari pedagogikoa. Julita Bilboko Ikastolen mugimenduaren sustatzaileetariko bat izan zen  1957 urtetik.

Lauro Ikastolak prozesu honetan parte hartuko du modu ezberdinetan, bai instituzionalki zein ikasleen bidez, M8 taldeak bideratuta, proposamenaren alde eginez.

Herritarrentzako partaidetza prozesua urtarrilaren 25ean hasi zen eta otsailaren 10era arte luzatuko da.

Animatu eta parte hartu ekimen honetan Julitaren aldeko idatziak bidaliz: Ikusi Udaletxearen komunikazioa.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.