Kanadan egonaldia ikasturteko lehen hiruhilean
DBH 2. eta 3. mailako ikasleentzat eskaintza
Proiektu hau 15/16 ikasturtean jarri genuen martxan eta ikasturteko lehen hiruhilekoa (iraila-azaroa) Kanadan egitean datza, ikaslea DBHko 3. edo 4. mailan dagoenean.
Ordutik 100 ikasletik gora parte hartu izan dute internazionalizazio programa honentan: ikasleak familia batean bizi dira eta bertako “High School” bateko eskoletara joaten dira.
Eskaintzak ezaugarri bereziak ditu Lauro Ikastolarako, entitatearekin hitzartutakoak hain zuzen.