Kid’s kit-car: igandean, Bilboko Gran Vian, txapelketaren lehen lasterketa

Iragarri izan dugunez, ikasturte honetan proiektu aitzindari bat garatzen ari gara Ikastolan, Kid’s Kit-Car, Diseinatu, Eraiki, Lehiatu, lukrorik gabeko erakunde baten eskutik datorrena, GreenPower IBERIA, 2017 urtean jaiotakoa alegia, eta ume eta gazteen artean konpetentzia teknikoak garatzea helburu duena: Lauroko Lehen Hezkuntza eta DBH 1eko ikasleek kotxe batzuk eraiki dituzte eta Bilbon lehiatuko dira, igandean, otsailak 18.

Lauro Ikastolaren apostua metodologia eta teknologia berriak aplikatzeko sendoa eta ibilbide luzekoa da: ZTEAM tailerrak (zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematikak), “Ikerketa faktoria” eta “Ikerketa lanak” hautazko jakintzagaiak, “Robotika&Programazioa” eskolaz kanpoko jardueretan, etb.

Kid’s Kit-Car proiektu berri honen erreferentzia, metodologia ez-formala erabiltzen duena, Erresuma Batutik dator, Greenpower Education Trust-en eskutik (www.greenpower.co.uk). Herrialde honetan ibilbide luzea dute, 600 ikastetxek baino gehiagok hartzen dute parte, eta bertatik datoz beharrezko material guztiak.

1Lasterketa Bilbon izango da, Gran Vian, 9:00etatik 14:00etara

Laurok bi kategorietan hartuko du parte, zazpi kotxe aurkeztuz:

  • Goblin kategoria: Lehen Hezkuntzako 38 ikasle, bi taldetan antolaturik, Passengers eta Big-Bang Group. Proiektua eskolaz kanpoko “Programazioa & Robotika” jardueran burutu da, Paul Aurre eta Jon Andoni Bretón ikasle-ohien gidaritzapean.
  • Fórmula 24 kategoria: DBH 1ko 148 ikasle, bost taldetan antolaturik: LauroPower, Lauro GD, Teknoalakranak, Velocars eta FormuLauro. Proiektua Teknologia ikasgaian garatu da, modu multidisziplinarrez, Josu Basterretxea eta  Maite Leizaola irakasleekin.

Kotxeen lasterketaz gain, ikasleek euren lana aurkeztuko dute proiektuen eduki eta burututako atalak azalduz, Finantza eta Marketing arloak barne.

Lasterketa-1 Lasterketa-2mapa otsailak 18

 

Oihartzuna komunikabideetan

Gaur osteguna, Lauroko arduradunak eta DBHko bi ikasle Bizkaia Irratira hurbildu dira proiektua azaltzera, eta beste komunikabide batzuk ere kontaktuan daude proiektuaren jarraipena egiteko: DEIA egunkariak erreportaia argitaratuko du asteburuan, elkarrizketa bat programaturik dago Radio Euskadin astelehenerako, eta igandean medioak bertan izango dira lasterketaren berri emateko.

IMG_5251


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.