Kirolean ere euskeraz!
Ikastolan eskola kiroleko euskara planarekin martxan jarraitzen dugu. Euskara planak eskola kirolean dituen bost ardatzetan ekin eta ekin ari gara. Begiraleekin bertatik bertara lanean gabiltza eta helburu lorgarriak izate aldera, eusle metodologia ere eskola kirolera egokitu dugu gure ikasleen erabilera informala sustatze aldera: formakuntza, esku hartzea eta jarraipena.
Oraingoan familien eta ikusleen sentsibilizazioan eragiteko, karteleria berria ipini dugu. Hizkuntza paisaia aldatzen ari gara denon babesa lortzeko. Bai Behekosoloan, bai goiko futbol zelaian, euskararen aldeko mezuez jantzi ditugu espazioak, denon arteko ahaleginarekin euskerari arnasa emateko. Horrez gain, euskeraz animatzeko esaldiak agertuko dira hilean behin, ikusle eta familiek ere euskeraz animatu dezaten.
Kirolean euskerari arnasa ematea denon ardura da. Eutsi goiari, eutsi gogor!