KIVA eguna ospatu dugu Lehen Hezkuntzan

Urriaren 4ean “KiVa eguna” ospatu dugu Lehen Hezkuntzan elkarbizitzarekin dugun konpromisoarekin jarraitzeko. Mailaka batu dira ikasleak etapako Areto Nagusietako batean ikasturte honetako aldarria irakurri eta elkarbizitza positiboaren aldeko konpromisoa berriztatuz.

Lauro KiVa ikastetxe bat da 2017 urtetik, 2012-2013tik Ikastolak diseinatuta zuen Elkarbizitza Plan Orokorrari eduki berria gehituz. KiVa eskola-jazarpenaren (bullying) aurkako programa da, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredua, alegia.

KiVa-ren ezarpenari dagokionez, ikasleek KiVa ikasgaiak dituzte maila jakin batzuetan eta saio hauen barne daude eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak, esate baterako. Bestalde, programa hau ezartzerakoan, indar berezien talde bat sortzen da, KiVa taldea, gutxienez hiru irakaslek edo eskolako beste langilek osatzen dutena. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuez arduratzen den taldea da.

Zuok ere hartu dezakezue parte konpromiso honetan eta hitz egin jazarpenaren inguruan zuen seme-alabekin. Garrantzitsua da familiak elkarrekin pentsatzea eta eskolan inor jazarria izaten ari bada zer egin beharko litzatekeen eztabaidatu eta partekatzea.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.