KONFEKOOPeko ikastetxeen bisita izan dugu Ikastolan

Lauro Ikastola, familien kooperatiba den aldetik, KOFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko partaide da eta apirilaren 25ean Irakaskuntza sektoreko bisita izan dugu gure Ikastolan.

EAEko kooperatiba diren 21 ikastetxeetako arduradun hurbildu zaizkigu eta goiz bateko iraupena izan duen jardunaldi batean, Lauro Ikastolako atal, proiektu eta instalazio batzuk ezagutzeko aukera izan dute.

DBHko eraikinean izandako lehen hartueman eta harrera ostean, etapa honetako Irakurketa Plana ezagutzeko aukera izan dute bai bere arduradun zein ikasleen eskutik. Eraikin honetan hasi dute Ikastolan barrena egin duten ibilbidea, beti ere Iraes21 ikasleek lagundurik, etapa bakoitzean burutzen diren energia berriztagarriei eta helburu jasagarriei buruzko azalpenak jasoz.

Haur Hezkuntzan, bertoko proiektuaren ildo nagusiei buruzko azalpena hartu, bai eta 2030 Agendapa Planaren berri ere. Batxilerreko etapara hurbilduta, hiru izan dira gai nagusiak: Lauro Ikastolako proiektu pedagogikoaren ildoak, Euskara Plana eta ikasleen Ongizatea eta Orientabide akademiko eta profesionala. Eskola arloarekin amaitzeko, Lehen Hekzuntzako hiru proiektu ikustekoa ukera izan dute: Barelikos – Baratza / Elikadura / Osasuna proiektua, bertoko baratza eta urmaela ikusisz; Tximeleten oasia; eta STEAM arloko auto elektrikoen ekimena.

Azkenik, Behekosoloa kiroldegia ere ikusteko aukera izan dute bertoko jardueren berri izanez.

Eskerrik asko zuen bisitagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.