Kontzertu ekonomikoa hizpide KUKULUMENDI saioan
Urtarrilaren 28an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz.
Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defendatu eta babestu behar dugun adierazi die aurretik gaia landu izan duten ikasleei. Kontzertuari buruz zeintzuk gezur zabaltzen diren eta defendatzeko zeintzuk argudio ditugu azpimarratu du paktu honen kontra agertzen direnei datuekin aurre egiteko.
Guillermok ikasleen galderei ere erantzun die laster hautatu beharreko ikasketen inguruan eta etorkizuneko lanpostuez. Honi dagokionez, bokazio eta lan-aukeren artean oreka topatzeko ahalegina egin dezatela esan die, beti ere gustuko dutena lehenestuz, eta ondo informatu daitezela, Davos-eko Foroak oraintsu argitaratu duen The Future of Jobs Report 2025 txostena gomendatuz, esate baterako.
Eskerrik asko Guillermo!
Saio hauen aurrekaria, Pedro Luis Uriarte izan zen, hitzaldi hau sei urtetan eman zuena, alegia. Kontuan izan bideo horren grabazio osoa ikusgarri dagoela Ikastolako familien atal pribatuan: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA.



