Kooperatibaren Batzar Nagusia burutu da

Bazkideen 130eko quorum-arekin, etorritako 72 bazkide eta ordezkatutako 58, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen.

“Kontseilu Errektorearen informazioak” atalean, azpiegitura eta inbertsioen inguruko egoera azaldu zen, “KUKULUMENDI- Pertsonen talentua garatuz” proiektuaren nondik norakoak eta ikasturte honetan orain arte burututako hitzaldien laburpena erakutsi (ikus bideoa azpian),  bai eta proiektuak finantzatzeko sortu den funts berri baten sorreraren inguruko azalpena eman ere.

Gogoan izan, Kukulumendiko azken bi saioen bideo laburrak, “Berriak” atalean dituzuela: Pedro Miguel Etxenikeren “La sublime utilidad de la ciencia inútil”, eta Eneko Knörr eta Jon Uriarteren “Ekintzailetza“. Bestalde, hitzaldi-saio osoak ikusteko, gogoan izan Familien atal pribatuan gehitzen ditugula: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – KUKULUMENDI.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.