“KUTSADURA AKUSTIKOA” PROIEKTURAKO JARDUERAK LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOAN

“Kutsadura akustikoa” proiektuaren helburua zarataren – kutsadura akustikoaren inguruan kontzientzia sortu eta eguneroko bizitzan duen eraginaz ohartzea da, zaratak gizakien bizitzan eta oro har ingurumenean duen eragin ezkorraz kontzientzia hartzea, alegia.

5. eta 6. mailetako ikasleek kutsadura akustikoa Ikastolan eta etxean gutxitzeko edota ekiditeko har daitezken neurri prebentiboak aztertu dituzte, Ikastolako kutsadura akustikoaren kudeaketan partaide aktiboak bihurtuz.

Proiektua era transbertsalean landu da, jakintzagai ezberdinak ukituz:

  • Natur-zientzia arloan, Ikastolako egungo kutsadura akustikoaren diagnosia egin dute, POI (TBL) metodologia erabiliz: Ikastolako espazioetako eta kanpoko zarata neurtu, eta datuak alderatu; OMSek publikatuta dituen kutsadura akustikoaren datuak aurkitu; kutsadura akustikoak pertsonengan izan ahal duen eragina edota kaltea zehaztu; diagnosia ikusi, konparatu eta aztertu ondoren, etorkizunean egoera hobetzeko proposamen posibleak eta aplikagarriak aztertu, orain arte hartu izan diren neurriak ere baloratuz.
  • Science arloan, “Kutsadura akustikoaren aurkako Nazioarteko Eguna” aztertu eta beste lurralde edo estatuetan nola tratatzen den aztertu.
  • Matematika arloan, kutsadura akustikoaren neurketa: unitatea, tresnak eta sailkapenak ikasi, neurketa egin eta grafikoak sortu.
  • Hizkuntzetan, zarata gutxitzeko “Praktika egokien dekalogoa” idatzi, isiltasunaren aldeko karteleria eta horma-irudiak sortu, isiltasun edo zaratari buruzko kopla, lelo, bertso, olerkiak sortu eta gelan deklamatu.
  • Plastika eta musika-dantza arloan, horma-irudi, piktograma eta kartelak sortu dira eta abestiak ikasi.

IMG_2621 IMG_2625 IMG_2666 IMG_2648IMG_2665-2 IMG_2656


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.