Gurekin lan egin nahi duzu?

 

 

Gurekin lan egin nahi duzu?

Lauro Ikastolan lan egin nahi baduzu, bete ondoko galdetegia eta atxikitu zure CV, PDF formatoan.

Hautagaiak izango diren pertsonak aukeratzeko Ikastolan definitu genuen irakasleen gaitasunen mapa hartuko dugu oinarri bezala, hurrengo gaitasunez osaturik dagoena: gaitasun pedagogikoa, gaitasun teknologikoa, gaitasun emozionala, trebezia sozialak, gaitasun sortzaile eta sortarazlea, hizkuntza gaitasuna eta mundu eta kulturarekiko interesa.

Informazio honek aukeraketa prozesuan lagunduko digu eta lanposturen baterako beharrizana dugunean, zurekin jarriko gara kontaktuan, izan urte osora begirako kontratua edo ordezkaketerako kontratua.

 

Kontuan izan, mesedez, galdetegi hau betetzeko Google kontu bat izan behar duzula.

UNEAN-UNEKO LAN ESKAINTZAK

2024ko uztaila:

  • DBHko lehen zikloan Natur Zientziak emateko pertsona, jardunaldi partzialean.
  • Bigarren Hezkuntzan aritzeko, Ingeniaria, jardunaldi partzialean.
  • Lehen Hezkuntzarako tutorea, jardunaldi osoan.
  • DBHko Liburutegi eta Idazkaritza lanetarako, jardunaldi osoan.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.