Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartea
Familiek sustaturiko Ikastola da. 1957. urtean hasitako ibilbideari jarraituz, gurasoak kooperatiban batu ziren 1970. urtean, “kideen seme-alaben hezkuntzari era kooperatiboz aterapide emateko, lukro xederik gabe eta kooperatiba-berreskurapenak ematea galaraziz”. Gaur egun, ia 1.300 familiek osotzen dute.
Bazkideen Batzar Nagusiak itunpeko ikastola pribatu bezala mantentzea erabaki zuen1988.ean, Ikastolek sare publikora atxikitzeko hartu zuten eskaintzari erantzunez.
Lauro Ikastolak ia 2.000 ikasle eskolatzen ditu Unibertsitate aurreko lau etapetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilerrak.
Lauro Ikastolako langileria 150 pertsonek osotzen dute, irakasle eta irakasle ez direnen artean.
Azpiegitura
Ikastolako hezkuntza azpiegitura lau eraikin, etapa bakoitzeko bana, eta Kiroldegi batez dago osoturik. Eraikin bakoitza ikasleen ikasketa aktibo eta adierazkorra, eta bizikidetza egokia sustatzeko eraturik eta horniturik dago, Lauroko Hezkuntza Proiektua eta Kurrikulurrarekin bat eginez. Baditu sukalde eta jantoki zerbitzu propioak bere instalazioetan, eta garraio eta garbiketa zerbitzu kontratatuak.
Behekosoloa Kiroldegiak, eskola-ordutegi eta egutegiz kanpo, zerbitzuak eskaintzen ditu kanpoko erabiltzaileentzat.