Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartea, 50 urte baino gehiagoko ibilbideagatik omendua

Urriaren 3an KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAK aitortza erakutsi zien mende erdi baino gehiago daramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori, euren artean, Lauro Ikastola.

Kooperatibaren Presidentea, Xabier Manterola, eta Idoia Iruretagoiena, Ikastolako Zuzendari-Gerentea, Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko burutzen duen ekitaldi honetan izan ziren.

Zorionak aitortutako kooperatiba guztiei ere!

Egungo Kooperatiba osotzen dugunon aldetik, aitortza hau luzatu nahi diegu 1970. urtean eraketa juridiko honetan elkartu ziren familia ekimentsu eta ausartei hezkuntzari eta herriaren garapenari egin zioten ekarpenagatik, formula hau aukeratu zuen lehen ikastola izan baitzen.

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.