Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko Ohiko Batzar Nagusirako deia

LAURO IKASTOLA, KOOPERATIBA ELKARTEAREN Estatutu Sozialen 30. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 legearen 35. artikuluak ezartzen dutenez, Kontseilu Errektoreak OHIKO BATZAR NAGUSIrako deia egitea erabaki du. Batzar Nagusia 2025eko otsailaren 27an izango da, 18:30ean lehen deialdian, 19:00an bigarrenean eta 19:30etan hirugarrenean, Elkartearen lokaletan, Loiu Udaleko Goitiko-Antsobiaga Bidea, 2 kalean. Gai-zerrenda ondokoa izango da:

GAI-ZERRENDA

  1. Bi bazkide izendatu batzarreko akta onets dezaten.
  2. Aurreko batzarreko aktaren onespeneko txostena irakurri.
  3. Kudeaketa soziala aztertu eta, bidezko bada, Kooperatibaren Urteko Kontuak onetsi, bai eta emaitzen destinoa ere.
  4. Lauron, 2026-2027 ikasturtean, euren seme-alabak eskolatuko dituzten bazkide berrien derrigorrezko hasierako ekarpena eta sarrera kuota onetsi.
  5. Kontseilu Errektorearen informazioak.
  6. Zertifikazioaren unean dirauten Kontseilu Errektoreko Presidentea eta Idazkaria ahaldundu Kooperatiben Erregistroan inskribatu daitezen Batzar Nagusiaren erabakiak publiko bihurtzeko, beharrezkoa bada, bai eta funtsezko ez diren akatsak ongitzeko ere.
  7. Galde-erantzunak.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.