Lauro Ikastolak kotxe elektrikoen lasterketa antolatu du Areetan, martxoaren 31n

Lauro Ikastolak, Kid’s kit-car erakundearekin elkarlanean, kotxe elektrikoen lasterketa bat antolatu du, ZTIAM (Zientzia-Teknologia-Ingeniaritza-Artea-Matematikak) proiektuak sustatu eta aurrera eramateko duen konpromisoagatik eta ibilbide luzeagatik. Lasterketa martxoaren 31n izango da, 9:30etik 14:30era, Areetako Geltoki Plazan, Getxon, eta parte hartuko duten kotxeak GOBLIN kategoriakoak dira, hau da, 9-12 urte bitarteko ikasleek eraikitako kotxe elektrikoak.

Topaketa honek bi atal izango ditu:

  • Lasterketak: hiru zirkuito (Drag, Slalom, Sprint).
  • Proiektuen aurkezpenak: lantalde bakoitzak bere proiektu eta kotxearen aurkezpena egingo du Erromoko Kultur Etxean.

Lauro Ikastola, lasterketako anfitrioia izanik, proiektuan parte hartzen duten beste ikastetxeak gonbidatu ditu eta sei izango dira bertaratuko direnak, Ikastolaz gain. Guztira, hamaika kotxe:

  • Asociación Peñavera (Asturias)
  • Gaztelueta
  • Ingeniaritza elkargoko neskak
  • Ingeniaritza elkargoko neska/mutilak
  • Lauro Ikastola
  • Lycée Français Bilbao
  • St. George’s English School

Lauro Ikastola, beste ikastetxe batzuekin batera, 17/18 ikasturtean hasi zen elkarlanean Kid’s Kit-Car, lukrorik gabeko elkartearekin, ume eta gazteen artean zeharkako konpetentziak eta teknikoak sustatzeko asmoz. Proiektu honen helburua da kotxeak diseinatu eta eraiki, lasterketetan parte hartu ahal izateko, prototipo elektrikoekin eta ingurugiroarekiko jasangarriak. Kid’s Kit-Car proiektuaren erreferentzia Erresuma Batutik dator, Greenpower Education Trust-en eskutik: bertan 600 ikastetxek baino gehiagok parte hartzen dute.

Ikasleek, kotxea eraikitzeko pauso teknikoez gain, beste arlo batzuk ere jorratu behar dituzte: diseinua, finantzaketa eta marketina, aurrekontuak kudeatzea, komunikazioa, etab. Proiektuaren baitan dago baita ere familien parte hartze aktiboa eta ezinbestekoa, lasterketa egunetan gauzatzen dena, hain zuzen: kotxeak garraiatu, zirkuituen muntaia, etab.

Lauro Ikastolak bi kotxe aurkeztuko ditu lasterketara, ikasleak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak izanik: Passengers ’19 eta Big Crunch taldeak

Bestalde, Lauro Ikastolako DBH 1eko ikasle guztiek ere proiektu hau garatzen dute, Teknologia eta Matematikaren kurrikuluaren barruan, FORMULA 24 kategorian (11-16 urte), bost kotxe eraikitzen ari direlarik. Kotxe hauek ez dute lasterketan parterik hartuko, baina egiten ari diren lana ikusi ahal izateko, erakusketa-gune bat izango dute, eta kategoria honetako bi kotxe plazaratuko dituzte.

Gonbidatuta zaudete denok ekitaldian parte hartzera!

 

Lasterketako laguntzaileak:

Getxo kirolakkaiku  Forats2

 

Lehen Hezkuntzako kotxeen babesle eta kolaboratzaileak:

Alkar Coach and Play Newton  3btcreaimagenesfemetal  ONDOAN-1

DBHko kotxeen babesle eta kolaboratzaileak:

Ingemat 1E   Pellet 1C   RenovaNorte 1C-2   SEMANTIC_HD 1E   ZABALEGUI PERIODONCIA 1B


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.