Lauro Ikastolako ikasle talde bik IK4-Azterlan Zentruaren instalazioak bisitatu zituzten abenduaren 28an
Lauro Ikastolako ikasle talde bi, Amaia Perez irakasleak lagunduta, IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentrua bisitatu zuten abenduaren 28an, 2016ko Zientzia Azokan jasotako sariagatik. Amaia Zurinaga, Leire Agirre, Jonan Andoni Breton eta Ander Aguiriano izan dira.
Instalazioak bisitatu zituzten eta zentruaren gaitasun eta ekintza nabarmen batzuk lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten.