Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko plaka jarri dugu Elkano kalean
Aurten, Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen dugu eta lehen ekitaldi garrantzitsua Elkano 6 atarian plaka bat bistaratzea izan da, bertan kokatu baitzen 1966 urtean Azkue Ikastola, Lauroren aurrekaria.
Plaka, Bilboko Alkateak estalgabetu egin du, Julita Berrojalbiz, ikastolaren fundatzaile eta lehenengo zuzendari pedagogikoaren alaba den Isabel Andiarekin, Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatuarekin, Andres Urrutia Euskaltzain Buruarekin, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza Sailburuordearekin eta Itziar Laskurain Ikastolako presidentearekin batera. Julitaren izenean, baita ere, bere biloba egon da, Ikastolako ikaslea.
Honen aurretik, omenaldi ekitaldi bat izan da Arte Ederretako Museoan, Julita Berrojalbiz eta Tere Rotaetxe Azkueko sortzaile eta buruekin batera Andereen Elkartea osotzen zuten emakumeentzat. Emakumeka eurek edo haien oinordekoak egon ziren.
Halaber, Alkateak ofizialki iragarri du proposatutako kale-izen aldaketa egingo dela eta Julita Berrojalbizen izena jartzea erabaki duela, besteren artean, lortu duen jendearen arteko babesagatik.
Berria komunikabideetan: