Lauroko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira misio diplomatikoan, Pazko Astean

Gernika – Auschwitz hezkuntza-bidaia

Batxilerreko 70 ikasle Poloniara bidaiatuko dira Pazko Astean APTCE (Asociación Pro Tradición y Cultura Europea) elkarteak antolatutako bidaian, Euskal Herriko, Poloniako eta Alemaniako ikasleekin batera. Proiektu honek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du eta gazteen misio diplomatikoa sustatzen du, gure gazteak Europako herrialdetan bake-enbaxadore bihurtuz. Euskal Herriko hiru ikastetxeek hartuko dute parte eta Lauro, ikastola bakarra izango da.

Burutuko den programa oso zabala da eta jarduera kulturalak eta ludikoak batuko ditu. Ekintza adierazgarrienetarikoen artean daude kontzentrazio- eta hilketa-esparruetako eta Gernikako bonbardeaketaren ondoren bizirik dirauten lekukoekin batzea, Schindler-en lantegia bisitatzea, Plazsów-eko kontzentrazio-esparrua ikustea, Cracovia-ko Guetto-a eta harresiaren zatiak, etab. Eta unerik esanguratsuena, Auschwith-en kontzentrazio-esparru ondoan Gernikako Arbolaren kimuaren landaketan parte hartzea izango da, Nazioarteko Errekonziliazio Parkean, alegia, Gernikako bonbardeaketaren 80. urteurrena ospatzen den honetan. Ekitaldi honetan Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Batzar Nagusietako Presidentea, Ana Otadui, izango dira.

Berri honen inguruan gehiago jakiteko:

EUSKADI.EUS

DEIA

EL CORREO

EUROPAPRESS


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.