Lauroko bi taldek hartuko dute parte Bilboko Scratch Egunean
Aurten ere Scratch Eguna ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta Euskadin ospatzen den seigarren edizioa da. Bilbon, Azkuna Zentroan izango da, larunbata honetan, maiatzak 14.
Hasieratik Ikastola eragilea izan da bai partehartzaile moduan zein antolatzaile taldean ere. Aurreko bost jardunaldi horietan Lauro Ikastolako ia 100 ikaslek izan dute Alhondegian ospatzen den festara joateko aukera eta oraingoa 5 eta 6. mailako 13 ikasle bertaratuko dira. 2 scratch-talde osatu dituzte: Lauro Scratcher eta Jedis of Scratch Galaxy.
5. mailakoak Xabier Plazaola, Jon Xabier Expeleta, Asier Díez, Álvaro Villameriel, Jon Urrusolo, Ian González eta Enrique López izan dira. Euren proiektua suhiltzaileen jardueran oinarritu dute. Beste talde guztiak bezala Animazioa, Bideojolasa eta Instalazioa garatu behar izan dute. Kasu honetan Suhiltzaileek kanika formadun “biktimak” jaso behar dituzte Legoz eraikitako gailu mugikor baten bitartez.
Bestetik 6. mailako Alex Ormaetxea, Alex Vidal, Guillermo Garaizar, Esteban Causo, Pedro Uchupi eta Martín Ruiz-ek, Star Wars unibertsoan zentratu dute euren proiektuaren gai nagusia. 6. mailakoek Darth Vader eta bere lagunak akabatu behar dituzte euren galaxia salbatzeko, eta honetarako Makey-Makey erabili dute eurek sortutako diana eta ordenagailua elkar komunikatzeko.
Bilboko Azkuna Zentrora hurbildu nahi baduzue, zalantzarik gabe ongi etorriak izango zarete beste ikastetxe desberdinetako proiektuak ezagutzeko, Bilbo Makers-ek prestatutako ekintzak ikusteko, edota antolatutako tailerrean Scratch unibertsoan murgiltzeko.
Itxaroten zaiutztegu!