Lauroko bost taldek lortu dute aipamenik Elhuyar-en “Zientziaren Azaoka”n

Apirilaren 23an, larunbata, Elhuyar-ek antolatzen duen Zientziaren Azoka burutu da Bilbon, eta Lauro Ikastolaren izenean aurkeztu diren hamaika taldeetatik, bosten lanak aukeratuak izan dira eta aipamen berezia merezi izan dute. Ikasleak, Josune, Amaia, Arantza, Itsaso eta Oihane irakasleak lagundurik bertaratu ziren.

Hona hemen aukeratutakoen zerrenda:

Aipamena: Batxilergoko lanaren osotasunagatik

  • – Bizipena: MILSET azokan parte-hartzea
  • – Taldea: Instinctive
  • – Lanaren izenburua: Piezoelektrizitatea garraiobide ferrobiarioetan
  • – Epaimahaiaren arrazoia: Txostena, komunikazioa, prototipoa eta stand-a oso ondo landu dituztelako.

Aipamena: Batxilergoko lanaren osotasunarengatik

  • – Bizipena: Exporecerca Jove azokan parte-hartzea
  • – Taldea: JEA
  • – Lanaren izenburua: Zaborretik energia lortzea
  • – Epaimahaiaren arrazoia: Egungo arazo bati konponbidea osorik eman eta oso ondo azaltzeagatik

Aipamena: DBH-ko 1. eta 2. mailako lanaren osotasunarengatik

  • – Bizipena: TZBZrekin bi eguneko egonaldi tutorizatua
  • – Taldea: Epidalion
  • – Lanaren izenburua: Sagarren kalitatea neurtzeko tresna
  • – Epaimahaiaren arrazoia: Originala, benetako arazo bati konponbidea ematen diolako, teknologia berriak erabiliz, eta modu erraz eta sinplean.

Aipamena: lanik sortzaileenari /originalenari

  • – Bizipena: IK4ra 2 eguneko egonaldi tutorizatua
  • – Taldea: Barsoom
  • – Lanaren izenburua: Bizitza Marten (Bakterio anaerobikoak).
  • – Epaimahaiaren arrazoia: Lan sortzailea, etorkizunera begira, metodologia egokiarekin, eta modu logikoan irtenbideak planteatzen dituelako.

Aipamena: Komunikazio onagatik

  • – Bizipena: IK4ra 2 eguneko egonaldi tutorizatua
  • – Taldea: Aircare
  • – Lanaren izenburua: Larrialdietan osasun laguntza
  • – Epaimahaiaren arrazoia: Komunikazio dotorea: poster ongi antolatuak, argazkiak, euskarriak,. QR kodeak, erabilitako gidak, …

no images were found


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.